“Great Moments Of Vynil” diskotik faltatzen zaizkigun kantuak entzun ditugu gaurkoan Soinugela saioan. Horretaz aparte Pottoka, Balerdi Balerdi (hauek biak binilotik), Bill Withers, Small Faces, Little Junior Parker… Baita azkenaldian gurera ekarri ditugun Paul Simon, Kiko Veneno eta Howlin’ Wolf ere. On egin! SAIOA DESKARGATU.
Eguna: 2012-06-28
Xabier Aierdi, EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu gurekin; batez ere Sortu-ren legalizazioaren inguruan mintzatu zaigu eta horrelako erabaki batek prozesuaren demokratizazioari lekarkiona aipatu digu. DESKARGATU HEMEN
– Asteon motxila hartu eta Heletako pentzeetara jo dugu, bertan ospatzen baita EHZ. – Lauaxetaren gabardinaz ere gogoratu gara hil zuten 75. urtemuga ospatzen zen honetan; bere idatziak doan paratu baitituzte sarean. – Musika eta literatura, irakurri eta entzun, saioa dantzan bukatu dugu: Marian Etxebarriak Lekuz-Leku jaialdia aurkeztu digu-eta. ZEGEHIXABIOPA! […]
Ekainak 28ko egunaren harira jardun du Imanol Alvarezek, EGHAM-eko sustatzaile eta bozeramaileak; egunaren esannahia, egungo erreibindikazio nagusienak, egongo diren mobilizazioak eta K. Antzokian ospatuko duten urteroko jaia…. DESKARGATU HEMEN
Bolivian egunotan izandako polizi batzuen mugimenduekin hasi da Fakun Aznarez. Gero, Paraguayn, Fernando Lugo presidente kargutik “bota dutela” komentatu du. Bukatzeko, Fakunek asteazkenean Argentinan izandako greba orokorra izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN
Gaur eta bihar Eibarren jorratuko dutena. Itsaso Estarronak (ikastaroaren arduraduna) batez ere zergatia azpimarratu du. Honen inguruko informazio gehiago lortzeko www.ueu.org gunean. DESDKARGATU HEMEN
