Gaur ere hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko Goiena eta Txintxarri aldizkariak xakelarako aplikazioak atera dituztela esan digu. Gero, Facebook txarto dabilela komentatu du. Eta bukatzeko, Los Angelesen egiten ari diren E 3 azoka izan du hizpide. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-06-08
Aste honi dagokiona eta azalean “Alderdi politikoen legeak 10 urte”. Asteko gaia UEUren 40. urteurrena. Termometroan Mikel Asurmendik berak idatzitako datorren igandeko frantziar estatuko hauteskundeei buruzko artikulua. Bukatzeko, Etorkinak Azkoitian euskaraz. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, UPNk eta PSNk gobernuko ituna berretsi duela esanez hasi da Mikel Bujanda. Gero, Iruñeako udalak Euskalerria Irratiaren aldeko mozioa komentatu du. Asteburuan Arrotxapean, Elortzibarren edo Barañainen izango diren festekin bukatuko du kronika. DESKARGATU HEMEN
Igandean Zarautzen izango da, EIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen elkarteak antolatuta. “Bale, bizi garen seinale” lelopean hondartza, malekoia, hirigunea eta ikastola hartuko dituzte, Lurdes Imazek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
