Ekainaren 27tik 29a bitartean egingo dute aipatu mintegia Eibarren. Hainbat irakaslek eta UEUkidek emango dute, eta teoriaz gain taillerrak ere izango dira. Euskarak, euskal kultura eta euskaldunok Txillardegiri asko zor diogula esan digu Fito Rodriguezek. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2012-06-06
Greenpeacek atzo Garoñan egindako ekitaldiarekin hasi da Jon Sanchez. Gero, Gasteizko euskalgintzak emandako prentsaurrekoa eta berri labur batzuk jorratu ditu. Bukatzeko, asteburuko agenda kontatu digu Jonek. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Uribarri auzoak ere gabezia asko dauka ekipamendu mailan. Hori dela kausa, auzo horretako hainbat eragilek bultzatuta, Matiko kaleko Patakon eraikina okupatu dute, edukiz betetzeko. Eraikinak hamarkadak eman ditu hutsik, Eire Larreak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi aurkeztutakoa. Egoeraren azterketarekin hasi dira, , gero Egitasmo estrategikoen oinarriekin jarraitzeko. Burujabetza ekonomikoaren beharraz ere hitz egin du Marije Fullaondok, Euskal Herriak eredu ekonomiko eta sozial berria behar duela gaineratuz. DESKARGATU HEMEN
