Espainiako gobernuak indarrean jarri duen Osasun erreformak, batez ere pobreak, etorkinak eta pentsiodunak jotzen ditu bortizki. Hori dela kausa, bihar Bilbon “Zenbat irabazten dugu, zenbat galdu: osasun erreformaren kronika Espainian” dokumentala emango du Munduko Medikuak elkarteak, Jagoba Zallok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-10-01
Nekazaritza ekologikoan oinarrituta, gaur hasiko da aipatu astea Gasteizko auzo horretan, Bionekazaritzak antolatuta. Gainera, larunbatean Azoka agroekologikoa egingo dute Foruen Plazan, Nerea Idigorasek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Baionan bart egindako manifestazioa (Herrira!), Fermin Mihura bertsolaria, Miarritzeko Zine Latinoamerikar Jaialdia eta Azkaingo herriko etxeko tirabirak izan dira Pantzo Irigaraik jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Udatik hona alkate berria dute Barakaldon, aurrekoa senatari izango delako. Pasa den asteko udal osoko bilkuran egindakoa kontuan hartuta, “Alkate berria baina jarrera zaharrak” esan digu Gotzon Hermosillak. DESKARGATU HEMEN
