Irailean Guardia Zibilak egindako operazioa “legez kanpokoa” izan zela adierazi dute Herriraren abokatuek. Alfonso Zenonek kontatu duenez, Herrira legezko erakundea da, atxiloketek ez dute justifikaziorik, ez dago delitu zantzurik, eta irregulartasun prozesala ere aipatu du. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-10-16
Irailari dagokiona eta azalean Jone Artola Bilboko azken Aste Nagusiko txupinera. Erreportajeetan “Euskara jendea” dokumentala, eta Uribarriko Auzogune egitasmoa jorratu dituzte. Gainera, Annabel liburua edo Iñaki S. Martinen argazkiak, Lur Malleak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Espainiako PPren gobernuaren azken Pentsioen Erreformak bereziki haserratu ditu pentsiodunak, pentsioek balioa galduko dutelako urtero. Horrexegatik gaur Bilbon elkarretaratzea egin dute, eta larunbatean manifestazioa konbokatu, Mikel Argiñarenak komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
