Aste honetan hitzaldiak, ibilbide gidatua, kontzertua.. izan dugu, eta asteburuan bi kontzertu eta beste ibilbide bat (Gabriel Arestiren omenez). Datorren astean, aldiz, musika, zinea, dantza, Bilbo Hiria Irratiko emanaldi bat eta Euskara jendea dokumentalaren aurkezpena Bilbon, Mikel Urbeltzek kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-10-18
Hamargarren urtean, Literatura Eskola 2013 larunbat honetan hasiko da, Larrabetzun. Gero, hilean behin eta maiatzara arte, besteak beste, Zarautz, Iruñea, Pausu, Bilbo edo Durangon ibiliko dira, Gotzon Barandiaranek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Volkswagen enpresaren egoera ona, S. Ferminetako ikurriña eta atxiloketak, eta Nafarroa Oinez 2013 izan dira Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
