Gabriel Aresti euskal poeta duela 80 urte jaio zen, Bilbon. Eta ospatzeko, G. Aresti Kultura elkarteak antolatuta, hainbat ekitaldi prestatu dituzte urria amaitu arte Bilboko Kafe Antzokian, Gernikako Astran eta Zorrotzan, Xabier Monasteriok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-10-14
Kubako eta Euskal Herriko hainbat eskolak, Kurkuluxetan umegunearekin batera, pelikula bat ekoiztu nahi dute, giza baloreetan oinarrituta. Horretarako, Koldo Zelestinok kontatu digunez, crownfunding kanpaina abiatuko dute hilaren 16an. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKren Igor Elordui Komunikazio arduradunaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Catalunyan lurrikarak izan berri dira Castor Plataforma dela kausa. Gurean oraindik ez, baina hor dabil Fracking negozioa: frantziar estatuan eta Nafarroan ez dute egingo; EAEn, aldiz, babesguneetan ere frogak egin ahal dira, Josu Larrinagak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostegunean, Ertzaintza Bagatzako jaiaetara sartu zen, baita ekitaldia bertan behera utzi ere, bonba mehatxua zegoelakoan. Barakaldoko Kronika, betiko moduan, Gotzon Hermosillak egin du. DESKARGATU HEMEN
