Ondarroako Marabilli re jaialdiak bigarren edizioa ospatuko du aurten, Aitzol Aramaio zenaren omenez. Atzo hasita, igandera bitartean 21 ekitaldi prestatu dituzte (musika, literatura, zinea, argazkiak…) gehienak kalean, Alberto Markuerkiagak kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-10-11
Atzo onartu zuten Madrilgo Legebiltzarrean, soilik PPren botoekin. Lege horrek kontrola eta zentralizazioa ditu kutsu, eta praktikan hainbat eraso suposatzen du Hego Euskal Herrian: horrexegatik mobilizazioak deitu dituzte, EHIGEko Lurdes Imazek azaldu digunez DESKARGATU HEMEN
Mikel Beunzari egindako torturak, Desobediantziaren aldeko manifestazioa Iruñean, Nafarroako Legebiltzarra, Bertsolari Txapelketaren saioa Altsasun, eta Atarrabiko jaiak izan dira Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Herriraren aurkako operazioa. Asteko gaia “Seme-alabekin kartzelara”, eta Pertsonaia Beatriz Chivite iruñarra. Horietaz gain, Unai Brea erredaktoreak komentatu duenez, R. Ordorikaren azken diskoa, Orreaga taldea eta dokumentala, eta Qatar eta esklaboak. DESKARGATU HEMEN
