Bilboko Basurtuko ospitalean, langileek zein erabiltzaileek Basurtuko Osakidetza Gutziona batzarra eratu dute, Osakidetzan egiten ari diren murrizketak salatzeko. Lorea Uretak murrizketa horien adibide batzuk azaldu ditu, baita eraginak ere. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-01-14
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, umeei dedikatutako programa horrek 10 urte betzten ditu aurten. Gaur hasita, musika, magia, antzerkia, lehiaketak etab. izango dituzte datozen asteetan, Topaguneko Aritza Escandonek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ostegun eta ostiralean egingo dute Donostian, UEUk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Kontseiluak antolatuta. Idoia Torregarai UEUko prentsa-arduradunak helburuak, egitaraua eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Larunbateko Bilboko manifestazioari buruzko Anai-Artearen balorazioa, Eurokarta Frantziako legebiltzarrean, Eztabaida Ondarkin proiektuekin, eta Maskaradak izan dira Irulegiko Irratiko Pantzo Irigaraik komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
