Garbiñe Ubeda kazetariak Hobe isilik eleberria kaleratu du, hauxe du fikziozko lehe lana, nahiz eta kazetari lanetan aspaldi ezagutzen ditugu bere lanak. Azaroan jaso genuen ‘Hobe isilik’ eta apaletan izan dugu beste euskal nobedade askorekin batera, orain izan dugu astia nobelaz gozatzeko eta gaurkoa Piperpolisera gonbidatu dugu. DESKARGATU HEMEN […]
Eguna: 2014-01-27
EGA azterketaren 2014ko lehen deialdia otsailean hasiko da, eta proba guztiak prestatzeko ohiko ikastaroez gain, Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak Bilboko Barnetegia eskainiko du otsailaren 3tik 21era, Eli Carrascosak komentatu duenez. Informazio gehiago: gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan etorkinen aurkako zenbait sarekada gertatu dira Bizkaiko hiriburuan. Nahiz eta Espainiako Barne ministroak edo Defensor del Pueblok kontrakoa esan, egin egiten dira, eta SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek kontatu digunez, Ertzaintzak ere holakoa egin nahi du Ezkerraldean. DESKARGATU HEMEN
Bazterrak nahastu dituztenak, nahiz eta bi kasu desberdinak izan EKAko Jose Luis Segurak adierazi duenaren arabera. Ekarpen horiek zer diren azaldu ostean, Jose Luisek, besteak beste, auzitegira joko dutela esan digu. DESKARGATU HEMEN
Energia berriztagarriak bultzatuko zituela ematen zuen, baina azkenean ohiko bidetik joan nahi du Europak. Horra hor azken “aurkikuntza”, frackingarena esaterako. Josu Larrinagaren ustez, energia gutxiago kontsumitu beharko genuke energia estrategia berria ezartzeko. DESKARGATU HEMEN
