Erlantz Ibargurengoitiak eta Jabi Lauzirikak Oihenarten eta Etxeparen bertsoak jarri dizkigute. Saioa bukatzeko, duela gutxi bertso-saio pare baten zati batzuk entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-01-23
Gaur, Pedro Elias Igartuak monografikoa egin du Audience taldearekin: elkarrizketa, kantak entzun eta zuzenean ere ibili dira gernikarrak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Fakun Aznarrezek 3 berri ekarri dizkigu gaur: hasteko datorren astean Habanan izango den CELACeko go-bilera. Jarraitzeko, Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari tomateak bota dizkiote. Eta bukatzeko, gaur Venezuelan Demokraziaren eguna ospatzeaz gain, Yupka herriaren salaketa komentatu du. DESKARGATU HEMEN
“Elitentzat gobernatzea. Bahiketa demokratikoa eta Desoreka ekonomikoa” lelopean, txostena egin du Intermon-Oxfamek. Besteak beste, espainiar estatuko 20 lagunek pobreenen %20k (ia 10 miloi lagun) adina diru dute. Gotzone Olarrak txostena, eskariak eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gure Esku Dago herri ekimenak, erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi duenak, aurkezpena egingo du gaur Bilboko 7 Kaleetako Burtsa Auzoetxean. Ekainaren 8an giza-kate erraldoia egin nahi dute Durango eta Iruñea batzeko, Txomin Olaetxeak azaldu digunez. Bien bitartean, hilaren 28an Gure Esku Dago World Cafe egingo dute Bilboko kafe Antzokian. DESKARGATU HEMEN
Zabala auzoa, KEMeko kide epaitua, Eurokopa Bilbon, Aire-kalitatea Elorrietan eta Zorrotzan, eta Zabalgarbiren azken egitasmoa izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
