Asteburuak eman duenari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetan izango direnak komentatu ditu: zinema, Gure Esku Dago World Cafe, Jacco Gardner, Urtz, Izal, Kalimotxo Rock Festival… Datorren astean, aldiz, Sta. Ageda eskea, kontzertuak, eta larunbatean bertso-bazkaria Jon Maia eta Andoni Egañarekin. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-01-28
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Donibane-Lohizuneko lan-istripua, Udalbiltza Laborantxa Ganbaran, Eurokartaren bozketa Parisen, eta Baionako portuaren egoera izan dira Pantzo Irigaraik komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean aurkeztu zuten Amorebieta-Etxanon 2014ko Bizkaiko Sagardoa. Bizkaiko sagardoekin eginda, Txanpi Zamalloak, aurtengo sagardoa nolakoa den komentatzeaz gain, azken urteotako lana eta aurrerantzean dutena azaldu du. DESKARGATU HEMEN
Espainiako Burgoseko espetxean. 25 urteko gazte bizkaitarra hilaren 12an aurkitu zuten hilik, baina aste honetan egin dute publiko. Arabako Salhaketako Gixane Moraguesek gertakaria aztertu eta aurrera begira elkarte horrek proposatutako zenbait neurri azaldu ditu. DESKARGATU HEMEN
