Gure aldizkari sonoroak askotariko estiloak nahastu ditu saio honetan. Maite Larburu hernaniarrak eta Josh. Cheathamek gidatzen duten Neighbour izango da protagonista nagusia. Baina banpiroak eta zonbiak gustuko dituen saioan Damien Juradoren disko berrian ere murgilduko gara. Seun Kutik sustraidun musika ekarriko digu eta The Dirty Pink Ladies berpiztu egingo ditugu. […]
Eguna: 2014-01-31
Gaurko Udalbatza, Aldaketa Abian ekimena, eta Martxoko PPko Goi Bilera izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, urtarrilaren 31a, txinatarrek urte berria ospatzen dute: egutegi horretan, 4.712. urtea hasi da. Egun handia da Txinan, eta Bilbon ere, igandean, hainbat ekitaldi prestatu dituzte Arriaga Plazan egiteko, Patxi Suarezek komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Julen Mendoza Errenteriako alkatea. Asteko gaia Auto elektrikoa da, eta Pertsonaia Juan Carlos Mujika Opus Deikoa. Erdiko Kaieran Berbardo Atxaga elkarrizketatu dute, eta Termometroan Lourdes de Leon hizkuntzalari mexikarra, Unai Brea erredaktoreak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Anatxo Riescok lege berria egun espainiar estatuan indarrean dagoenarekin alderatu du, ikusteko zer nolako atzerakada suposatzen duen PPren lege berriak. Gaur elkarretaratzea egingo dute Barakaldon, abortu libre eta doan aldarrikatzeko. DESKARGATU HEMEN
Nafarroako gobernuaren krisia, LOMCE legea Nafarroan, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
