Gaurko saioan musika nagusi izan dugu, saioa Napoka Iriako Mirenekin hasi dugu, udazkenean plazaratutako ‘Arnasten ikasteko berriz’ lana entzun eta ezgutu dugu. Ondoren Jon Basagurenekin Izaki Gardenak taldearen ‘Amaieratik hasi’ lanaz berba egin dugu. Kantuak entzun eta talderen ibilbide eta norabidea ezagutu dugu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-03-03
Gaur Global Forum Spain egin dute Bilbon, munduko hainbat agintari politiko zein ekonomiko buru zirela: horren aurkako mobilizazioen berri ere jaso dugu Iñaki Barcena, Ane Zabala eta jabi Lauzurikari egindako elkarrizketetan. DESKARGATU HEMEN
Otsailean izandakoari errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxo honetan Bilboko Hikaateneon izango dutenaren berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
Barakaldon ere Inauterietan dabiltza, eta asteburuan festa eta aldarrikapena uztartu dira. Besteak beste, hainbat lagunek Oiolako urtegitik edaten duten ur kutsatua salatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
