Gabriel Aresti euskaltegiko Gazteolak antolatuta, Aste Santuan eta Pazko Astean Haur kantak eta jolasak, Antzerki Koloniak, eta Gazteentzako taillerrak izango dira, Jon Renteriak kontatu digunez. Informazio gehiago: gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-03-17
Gaurko saioan Doctor deseoren Busco en tus labis deituriko lan berria ezagutu dugu. Bilboko taldeak hiru kantu berri eta disko, dvd eta dokumentala argitaratu dute. Dokumentalean atzera begira jarri deira eta talderen istorio kontatu dute. Josi Jimenez izan dugu bidai lagun. Saioa entzuteko klikatu HEMEN
Pasa den ostiralean hasi zen Laburbiraren XI. edizioa, euskal film laburrena, apirilaren 12an bukatzeko. Aurten 7 film ikusiko dira hainbat tokitan, besteak beste Bilbon, Erandion, Santurtzin edo Ermuan, Topaguneko Arrate Illarok azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Iñaki Barcenak bi gai jorratu ditu. Alde batetik Ekozinemaldiaren XVIII. edizioa gaur hasiko da Leioan, eta Bilbon, Basaurin edo Trapagaranen ere ikusgai izango da. Bestetik, Iñakik Garoña zentral nuklearraren berrirekieraz hitz egin du. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Burtsa auzoetxean izango dira asteazken eta ostegun honetan Euskal Memoria Fundazioak antolatuta. Lehengo egunean Dabid Anautek “Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria” liburua azalduko du, eta guk Dabidekin hitz egin dugu. DESKARGATU HEMEN
Afera ez da bukatu: urtegi horretatik Barakaldoko bizilagunek edaten dute eta urtegi horretan, behin baino gehiagotan, lindanoa aurkitu dute. Gaur prentsaurrekoa eman dute Barakaldon, lagun batzuk Europara joango direla afera argitzera azaltzeko, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
