Gaurko saioan `Egun berri bat’ antzezlanaz aritu gara gure lagun Galder Perezekin. Gai sakona aukeratu du oraingoa heriotza ulertzeko antzezlana da. Oholtzan Olatz Ganboa eta Iñaki Maruri aktoreak daude. Antzezlaneko protagonista Eli da, neba galdu duen neskato gaztea. Antzezlanean zehar Elik bidaia egingo du, kanpora eta barrurako bidaia, heriotza ulertzeko […]
Eguna: 2014-03-24
Larunbatean, hilaren 29an izango dira Gernikako Astran, “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Bertan, Arrosa Sarea osatzen dituen 25 euskal irratiek goizeko zein arratsaldeko egitaraua prestatu dute, bazkaria eta kontzertua ahaztu gabe, Antxeta Irratiko Aitziber Zapirainek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Frackinga, erregaiak ateratzeko teknika Hego Euskal Herrian jarri nahi dute martxan, zalantza askoren artean. Batez ere Araban eta Bizkaian egin nahi dute, eta horren aurkako mugimenduak antolatu dira: orain, Ekimen legegilea burutu nahi dute Gasteizko Legebiltzarrera eramateko, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa diren asteotan Hego Euskal Herrian ibili zena, Pobreziaren eta Prekarietatearen aurka, eta GUNE Plataformak deituta. Martxa horrekin batera, Mikel Saralegik Gutun Soziala komentatu du gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Zaharra da kontua: Oiolako urtegian, hortik barakaldotarrek edaten dute ura, lindanoa aurkitu dute behin eta berriro. Barakaldoko lagun batzuk, pasa den astean Europako Legebiltzarrean izan ziren, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
