Emakumearen eguna dela eta, 60ko hamarkadan aitzindari izan ziren emakume musikariekin osatu dugu saio monografiko hau. Emarock proiektuaren berri ere bai! DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-03-06
Urtarrila- otsailean zehar Gasteiz, Abadiño, Donamartiri,Zumaia, Andoain eta Zarautzen egin saioei erreparatu diegu; bertsolariak ere anitzak: Estiballes, Iturriaga, Egaña, Lujanbio, Kolina, Arzallus,Mantxi, Mendiluze…Gaiak ere mota guztietakoak, jakina! Hurbileko “agenda” eskuragarri duzu, bertsoaren mundu magikoaz gozatzekoa den Potto emanaldian. Ondo pasa! DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, AEBetako herri musika (Louis Armstrong, Son House, Gospel zaharra..), pasa den mendeko 20 eta 30eko hamarkadetan grabatutakoa entzun dugu. Bigarrenean, ordea, Pedro Elias Igartuak Paco de Lucíari omenalditxoa egin dio. DESKARGATU HEMEN
Emakumearen nazioarteko eguneko manifestazioan eskubide sexualak aldarrikatuko ditu mugimendu feministak. Horretaz hitz egiteko Ana Perez izan dugu gonbidatu, Bizkaiko Emakumeen Asanbladako partaidea. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ane Zabala Hamaika Telebistako erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astelehenean izan zena, eta zarataz aparte, Luis Guridik munduko agintari ekonomiko horiek botatako bi aholku aztertu ditu: alde batetik, Lan erreforma sakondu egin behar dela, lan-kostuak jaitsiz. Bestetik, zergak igotzea esan zuten, baina zeharkakoak, hots, BEZa. DESKARGATU HEMEN
Azken asteotan, hainbat berri eta komentarioak agertu dira hemengo hedabideetan: Fakun Aznarezen ustez, aldiz, informazioa manipulatuta heltzen zaigu, eta hainbat datu eta arrazoi eman ditu afera argitzeko. DESKARGATU HEMEN
Pasa den ostegunean izan zena, eta Aitziber Ibaibarriagak zenbat gai aztertu ditu. Horretaz gain, Troikaren bisita, Etxe-kaleratze bat Santutxun, eta Inauteriak ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
