Astelehen eta astearte honetan egingo direnak, Kurkuluxetan Umeguneak antolatuta. Aurten Bermeo, Ondarroa, Arratia, Arrigorriaga edo Otxarkoagatik etorriko dira, Koldo Zelestinok komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2014-03-31
Pasa den astean egin zuten Bilboko Euskaldunan, eta han, besteak beste, Lula da Silva Brasilgo presidente-ohia. Iñaki Barcenak Lularen presentzia, baita Iberdolaren eta antzekoen eragina Latinoamerikan ere azaldu du. DESKARGATU HEMEN
Horixe da, hain zuzen, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eskatzen duena: garraio publikoa erabiltzea auto pribatuaren erabilera gutxitzeko, Garraio arloan Autoritate bakarra, eta Txartel bakarra, Alaitz Argandoñak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean itxi zuen Udalak , negua bukatu dela eta Barakaldon inork ez duela kalean lo egiten iritzita. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, asteburuan jendea kalean lo egiten ikusi dute. DESKARGATU HEMEN
Gaur partaide berria izan dugu atal honetan, Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegia alegia. Haren izenean, Mikel Etxebarriak egin du kolaborazioa. DESKARGATU HEMEN
