Eta bertan hainbat puntu, mozio etab. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Ikasturte amaierako ekitaldia, Grebalariak aske, eta Infobilbao feminista komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: ekaina 2014
Lehen bi abizenak Brasilen jokatzen ari diren Txapelketari lotuta agertzen dira, Brasilgo eta Uruguayko selekzioei hurrenez hurren. Hirugarrena, Argentinako presidente ohia, Madrilen egon da eta adierazpenak egin ditu frankismoaren inguruan, Fakun Aznarezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
berriz elkartu gara Iosu, Erlantz eta Apolo. Oraingoan,Orion jokatutako E. Herriko gazteen finalari erreparatu diogu, eta halaber Andrakan duela 15 bat egun Lizasok eta Mendiluzek egin bertso afariari. Horrekin batera ez dira falta zenbait berri eta agenda. Gure despedida izan da, baina irailean bueltatuko gara indarberriturik. Biba bertsoa eta uda […]
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ta gero, Mikel Urbeltzek egun hauetan izango direnak komenatu ditu: Joseba Azkarragaren hitzaldia, kontzertuak, G. Aresti euskaltegiko jaia, Stereorocks, .eus domeinuaren aurkezpena… Datozen egunotan, aurkezpena, hitzaldia, musika, kantak.. Kafe Antzokia udan ere martxan izango delako. DESKARGATU HEMEN
.. edo Gay, Lesbiana, Bi eta Transexualen nazioarteko eguna. Aurten ere kalera aterako dira; aldez aurretik hitzaldi, zine-ziklo eta beste ekitaldi batzuk egin dituzte. Larunbateko manifestazioa bukatu ondoren, EHGAMek Afaria-Jaia-Ikuskizuna (eta sariak) ospatuko du Kafe Antzokian, Imanol Alvarezek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
UEUk eta Zenbat Garak antolatuta, Marijo Imaz izan dugu aste honetan Bilboko K. Antzokian. Marijok Elikadura burujabetza zer den, zer aukera dauden, nola bideratu Euskal Herrian eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Asteburu honetan izango da Lekornen. Musikarekin batera, dantza, antzerkia, EhrZ edo Eztabaidak izango dira Lapurdiko herri horretan. Eneko Etxegaraik esan duenez “ EHZn eraiki egiten dugu, beste festibaletan kontsumitu”. DESKARGATU HEMEN
Konpartsa berri bat dugu Bilbon, Zaparrada. Konpartsa berezia, kontuan hartuta umeak eta nerabeak protagonistak direla. Koldo Zelestinoren ustez beharrezkoa zen holako konpartsa bat antolatzea eta Aste Nagusian, baita gero ere, martxan izango dugu. DESKARGATU HEMEN
EAEn egunero 92.000 menu zerbitzatzen dituzte catering enpresa batzuek. Eusko Legebiltzarrak hala erabakita, irailetik aurrera lau esperientzia pilotu jarriko dituzte martxan, Eneko Viñuelak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN