Gaur iluntzean udako solstizioa ospatuko da Ipar hemisferioan, Euskal Herrian ere. Horren inguruan Juan Carlos Etxegoien “Xamar”-ek Bilboko Kafe Antzokian emandako hitzaldi baten zati bat entzun dugu. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: ekaina 2014
Bilbotik ikusita urrun dagoela ematen du, baina hango eta inguruko putzu eta urtegitik edaten dugu ura. Frackinga debekatzeko (frantziar estatuan edo Nafarroa Garaian egin duten bezala) sinadura-bilketa ari dira egiten, Josu Larrinagak komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Uztailaren 6a bitartean Bilboko Rekalde aretoan izango da. Bertan, 17 artista gazteren lanak eskegita daude,k azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Barakaldon uztailean hasiko diren Karmengo jaietan, besteak beste, Georgie Dann izango da. Horrekin batera, Barakaldoko udalak egindako prentsaurrekoan esandakoak bazterrak nahastu ditu, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, AEKko Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Julen Zapiain eta Kutxabank. Asteko gaia Akelarrea Hernanin da, eta Pertsonaia Gregorio Monreal. Podemos-Ahal dugu-ko Joan Josep Bosch elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Larrun gehigarria komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Larunbat honetan izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian. Mitologiatik begiratuta (M EME M berdin Mari Emakume Mitologikoa), oholtzaren gainean dantzariak, orkestra, bertsolariak, abesbatza eta Dja izango dira, Jone Goirizelaiak kontatu digunez. DESKARGATU HENMEN
Hala da: hasteko, goizean Udaletxean; arratsaldean Foro Sozialak egingo du; eta gero, Osasuna Futbol taldeak. Horietaz gain, Mikel Bujandak S. Ferminak, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Kherau folk talde bizkaitarrak bere bigarren lana kaleratu berri du, “Aukhera”(Gaua,2014); euskaldun berriz osatutako talde honek euskal doinuak eta atzerrikoak nahasten ditu eta oraingo honetan askoz lan sendoagoa dakarte…udarako folk parranderua!! DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Black Keys, eta Jack White-en kantak jartzeaz gain, “Zerura begira” Hodei Egiluzen aldeko kanta entzuteko parada izan dugu. Bigarren orduan, aldiz, Fame disketxeko single batzuk entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN