Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Hilabetea: ekaina 2014
Pasa den igandean ospatu zuten Errioxako Lapuebla de Labarkan, “Mugan bizi, bizi” lelopean. Horrez gain, Jon Sanchezek Jaiak, Azkena Rock festibala, Arabako Alea hedabide berria, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur Amerikako Estatu Batuetako estepa aldera jo dugu, Nebraskara zehazki, Willa Cather andreari bisita egiteko. Han, bertako klima bezain latzak diruditen Tavener senar-emazteak ezagutu ditugu: Umeak hazten hasi zirenetik, senarrarekin izaten zituen elkarrizketak ekonomiaren eta gastuen arloetako gaietara mugatzen ziren ia. Euren harremana negozioetako harreman bihurtu zen, ugazaba eta maizterraren […]
Asteburuan izandakoari gogoratu ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko “Keinuka mugaz gaindi” filma komentatu du. Bihar dantza izango da protagonista, besteak beste Urbeltzen Dantza Ganbararekin; ostegunean kontzertua, eta ostiralean Ambinoiz jaia eta Stereorocks. Datorren astean, hitzaldiak, jaiak, pelikula bat eta zenbait kontzertu. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Frankismoko gau luzea pasa eta urte askotara sortu dute aipatu plataforma. Orain, besteak beste, bostehun bat kereila ditu sartuta frankista batzuek egindako krimenengatik. Francoren Diktaduraredkin hasi eta gaur arte, Josu Ibargutxi Plataformako bozeramaleak errepasoa egin dio gaiari. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
… Pantxo Irigarai, Irulegiko Irratiko kazetariaren ahotsean. Nicolas Bonnemaison medikuaren auziaren nondik norakoak alde batetik; Trenetako langileen greba eta eragina bestetik; eta azkenik Seaskako ikasleen kexuak, baxoa edo selektibitatea euskaraz ezin dutelako egin. Horiek dira gaurkoan entzungai ditugunak. DESKARGATU HEMEN
Aipatu filma, gaur eta bihar emango dute hainbat aldiz Bilboko K. Antzokian. Protagonistak Kubako eta Euskal Herriko hainbat haur dira, eta ardatz nagusia giza balioak. Kurkuluxetan umeguneko Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok filmaren nondik norakoak kontatu dizkigute. DESKARGATU HEMEN
Hola dio Iñaki Barcena irakasle eta ekologistak, eta egoera aztertu du: Euskal Herrian ez dago ez nuklearrik ezta petroliorik ere, eta ikusteko dago zer gerta daitekeen Frackingarekin. Etorkizunari begira, Iñakik eguzkiaren aldeko hautua egin du eta horretarako eztabaida piztu behar dela esan digu. DESKARGATU HEMEN
Maiatzari dagokiona eta azalean Reyes Lengaran BIGEko burua dugu. Erreportajeetan “Kondor Legioaren” gaineko erakusketa, eta Solokoetxeko antenak jorratu dituzte. Horietaz gain, besteak beste, Lur Malleak Aitor Renteriaren heriotza, Mikel Etxabururen liburu berria, Atxuriko geltokia edo Iban Zalduaren “Inon ez, inoiz ez” liburua komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN