Kalea harez eta zapatez beteta agertu da, urrunetik hiru antzezle eta musikaria agertu dira, gurdiari tiraka. Kalean aurrera doaz, lurrean aurkitzen dituzten zapatak batuz , istorioak kontatzen dituzten bitartean. Itsasoak ekarritako zapatak biltzen dituzte hiru pertsonaiak. Zapata bakoitzari oin bat dagokio. Oin bakoitzari pertsona bat eta pertsona bakoitzak istorio bat […]
Eguna: 2014-10-06
Bilbon ere, alokairuak (etxebizitzen zein lokalenak) oso garestiak dira. Bilboko Auzo Elkarteen Federakuntzak proposamena luzatu dio Udalari, alokairuak arrazoizko preziotan ezar ditzan, Alaitz Argandoñak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006alaitzargandona.mp3 Deskargatu hemen
Irailean hasi ziren 7 ume irakasle batzuekin La Baluga Eskola Publikoan. Baina, bai Eliza Katolikoak baita Eusko Jaurlaritzak ere, oztopoak baino ez dituzte jartzen eskola horiek normaltasun osoz emateko. Orain, bi guraso eta Sopuertako alkatea gose greban daude egoera bideratzeko asmoarekin, Txuma Murugarren aita inplikatuak azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006txumamurugarren.mp3 Deskargatu hemen
Kobazuloa edo Las Cuevas gaztetxearen historia laburrapasa ta gero, Barakaldoko S. Bizenten Makala Gaztetxea okupatu dute berriro. Gotzon Hermosillak gogoratu digunez, azken urteotan hainbat okupazio izan dira Gaztetxea eraikitzeko asmoarekin, baina Udalaren erantzunak bertan behera utzi ditu hainbat egitasmo: ea oraingo honetan luze jotzen duten. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006gotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen