Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak “Lou Reed, mila esker” CD berria jarri du, Reeden hainbat kanta euskaraz. Gero, Tom Petty & The Heartbreakersen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Richard Thompson, Crosby-Still-Nash &Young, eta Sierra Leonako musika entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141022soinugelaloureedmilaezker.mp3  Deskargatu hemen

(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat) Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara. Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak. Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu. Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela […]

Gaur bertan zabalduko dute aipatu Erakusketaren bigarren atala: bertan, besteak beste, Pop Arteko Andy Warhol eta Ray Linchestein, edo Txomin Badiola eta Cristina Iglesias ditugu. Bestalde, Alvaro Hilariok beste bi komentario egin ditu: bata, gaur eta bihar Bilbon ikusgai izango den “Pankreas” antzeslana, eta bestea Sestaoko Txirbilenearen urteurrena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141023solasalvarohilario.mp3  Deskargatu […]

Konturatu gabe joan zitzaigun Eremuz Kanporen bigarren denboraldia. Han atzean gelditu da eta urruntzen jarraitzen du oraindik ere, David Lynch-en errepide galduan marra horiak atzean gelditzen diren bezala. Konturatu gabe igaro zaigu baita gure entzuleen belarri estoikoei emaniko atsedenaldia. Joan da minutu, ordu, egun ta astez betetako hilabete pare hori […]