Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. Berak kontatu digunez, euskara ikastaro guztiak hasi dira asteon Gabriel Aresti euskaltegian. Eskolez gain, eta haien osagarri, urte osoan kultura programazioa prestatuko du euskaltegiak, dudarik gabe ikasketa prozesua azkartzen eta arintzen duten hainbat jarduera euskaraz mintzatzeko, entzuteko, benetako komunikazio egoerak sortzeko. […]