Talde berria daukagu gure panoraman! Zumaiarrak dira eta stoner-rocka egiten dute, punk ikutuekin.Voltaiak 2014ko martxoan kaleratu zuen lehenengo lan hau eta, gaur arte behintzat, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketan finalerdietara heldu dira. Egurrrreee!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/141030artayorranvoltaya.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2014-10-30
Ruper, Petti, Anari, Andoni Deliriums, Gorka Urbizu, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, Gari, El Inquilino Comunista eta Evaristo. 10 lagun eta hamar kanta, Lou Reedenak guztiak, hil zenetik urtebete pasa denean. Azken ordu erdian, Pedro Elias Igartuak Gineako (Conakry) musika jarri digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141030soinugelamilaeskerloureeddiskaosoa.mp3 Deskargatu hemen
Egunotan askoz gehiago dugu eta izango dugu, baina Alvaro Hilariok 4 gauza aukeratu ditu: hasteko, Bilborocken izango den “Bi hots” ikuskizuna. Gero, Deustuko Gazte Lokalekoak aipatu ditu, eta Bilboarten izango dena. Eta bukatzeko, gaur Arriagan “Arkimedesen printzipioa” antzeslana euskaraz ikusteko parada dugula esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141030solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Eta bertan hainbat gai mahai gainean. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak beste bi gai jorratu ditu: Plaza Biribilean egin nahi dtuzten lanak, eta Bilboko After-ek sortzen dituzten arazoak, Barrenkale Barrenan esaterako. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141030solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Zehatz-mehatz abenduan ospatu beharko lukete baina larunbat honetan izango dute egun handia. Bien bitartean, Julen Etxegaraik irratiaren gora beherak, egoera, saioak, nahiak eta gehiago kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141029solasjulengorostiza.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141030solasmikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen
