Atzo hasi zen, 4713. urtea, egurrezko ahuntzarena hain zuzen. Hori dela kausa, igandean hainbat ekitaldi prestatu dituzte Arriaga Plazan, Patxi Suarez Qiao Zubia kultur elkarteko presidenteak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150220solaspatxisuarez.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: otsaila 2015
Gaurko saioak bi atal izango ditu: lehenean, Josu Billelabeitia BELAKO taldeko gitarra-jotzaileak euren azken lanei buruz egingo du berba, “Bele beltzak baino ez” eta “AAAAAAAA” (Belako Records, 2014); bigarrenean, euskal talde mitiko bat gogoratuko dugu: DELIRIUM TREMENS. Egurrrreeeeee!!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150219artayorranjosueralabeitia.mp3 Deskargatu hemen
…datoz bertsoaren zantzuak gaurkoan, bertan jokatu baita Nafarroako Txapelketaren azken final laurdena; saioaren nondik norakoak eta batez ere protagonisten abilezia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150218potto.mp3 Deskargatu hemen
Astelehenean eman dute “Ciutat morta” dokumentala Bilbao Arten. Bartzelonan 4F aferaren inguruan gazte batzuk gartzelara eraman zituen tortura eta amarru kasua agerian uzten duen dokumental argigarria dugu, oihartzun handia izan duena. Alvaro Hilario kazetaria Xavi Artigas eta Xapo Ortega egileekin izan da, asteon Bilbora etorri baitira lan hori aurkeztera. Informazio […]
Bikoteengan, baina ez soilik horiengan, behin baino gehiagotan entzun dugu “desio falta” dagoela. Nola ulertzen dugu hori? Nola definitu? Eta irtenbideak? Gaurkoan Igor Erauzkin sexologoak galde horiei eta gehiagori erantzun die. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150219solasigorerauzkin.mp3 Deskargatu hemen
Berriak bultzatuta, sakelako telefonoetarako -Android zein iPhone- da Badok aplikazioa, badok.info atariaren smartphone bertsioa. Jabi Asurmendik UZEIk bere webgunean argitaratutako Euskal Herriko herri izenen mapa digitala ere komentatu du, eta bukatzeko http/2 protokoloaren eguneraketa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150219solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Jakin badakigu gazteek zaila dutela gurasoen etxetik alde egiteko: hortik abiatuta dator Aitziber Ibaibarriagak komentatutako proposamena. Horrez gain, Aitziberrek Areso alkatearen aurkako salaketa (Memoria historikoaren inguruan), Euskal Bidea, Auzo Bira, eta Artatzaminako eraikin batzuen afera jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150219solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: 1. STOMPIN´AT THE SAVOY 2. SUMMERTIME 3. I GOT PLENTY O´NUTTIN´ 4. WHAT YOU WANT WID BESS 5. A WOMAN IS A SOMETIME THING 6. OH, DOCTOR JESUS 7. OH, LAWD, I’M ON MY WAY 8. UNDECIDED 9. I´VE GOT MY LOVE TO KEEP ME WARM 10. I’M […]
Ekonomiaz hitz egiten du Luis Guridik gurean, eta gaur hiru gai jorratu ditu: hasteko, Greziako egoera, eta gobernuaren eta Eurotaldearen tirabirak. Jarraitzeko, Kutxabanken azken bolada honetan gertatutakoak komentatu ditu. Eta bukatzeko, epaitegian dagoen Hiriko egitasmoa izan du aztergai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150218solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen
Maiatzaren 29tik 31ra ospatuko dute, euskarazko literatura bultzatzeko asmoz. Iazko arrakastari jarraitzeko oso egitarau interesgarria prestatu dute eta gonbidatuen zerrenda luzea bezain mamitsua, Ana Galarragak azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150218solasanagalarragaliteraturia.mp3 Deskargatu hemen