Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, aste honetakoekin hasi da Mikel Urbeltz: astelehenetik, gaur ere, XV. Haur Antzerki Topaketak. Gaur Bilbo Hiria Irratiko 18. urteurrenaren harira “Piperpolis irratsaioaren monologoak”, eta “Eremuz kanpo” saioaren zuzeneko emanaldia. Eta gaur ere, Lagun Artean Kantari. Bihar 6 urte eta Fundación Tony Manero, eta ostiralean hitzaldia, […]

“Odolean daramagu” lelopean, bihar hasiko dira euskal literaturaren Literaturia topaketak. Bihartik igandera arte, ikuskizunak, poesia emanaldiak, liburu azoka, bertsoak, tallerrak, eta hainbat idazle, jakina: Bernardo Atxaga, Tere Irastortza, Katixa Agirre, Anje Lertxundi, Edorta Jimenez, Arantxa Urretabizkaia… Ana Galarragak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasanagalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Transnazionalek Europan oso zerga gutxi ordaintzen dutela azaldu digu Luis Guridik, gure ekonomia gaietako kolaboratzaileak. Azaldu digunez, kasu batzuetan, konpainia handiek ez dute ezer ordaintzen galerak dituztelakoan. Ingeniaritza fiskala aplikatuz, Amazon, Mc Donald´s, Google, Yahoo edo Facebook enpresek, oso gutxi (edo ezer ez) ordaintzen dute herrialde askotan, soilik oso zerga […]

5

18 urte pasa dira Zenbat Gara elkarteak irratia martxan jarri zuenetik, eta harrezkero hemen jarraitzen dugu, egunero euskara hutsez emititzen, sasi guztien azpitik eta gainetik. Orain arteko ibilbideaz, irratiaren egungo martxaz eta etorkizun hurbilerako egitasmoez mintzatu gara Xabi Lauzurika eta Jabi Zabala lankideekin, ahaztu gabe 18.a ospatzeko ekitaldi xume batzuk […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu goizeko Ibaizabal magazinearen atal honetan, ikasleentzat gurean aproposak izango diren agendako hitzorduak aipatzen. Gure 18. urteurrenaren harira antolatu ditugun ate irekien saioak nabarmendu ditu Isabelek, baita Piperpolisen eskutik ikusiko ditugun monologoak eta Eremuz Kanpo saioko lagunek egingo duten zuzeneko emanaldia ere. […]

Aurtengo lehen hiruhilekoan, aurrekoekin alderatuz gero, esportazioek eta inportazioek behera egin dute Euskal Herrian, Gaindegiko Imanol Esnaolak azaldu digunez. Jaitsiera nabarmena izan da automobilgintzan, baita beste sektore batzuetan ere. Dena den, nahiz eta hazkunde tasa jaitsi ere, Esnaolaren arabera, diru kopuruak gora egin du azken urteotan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen

Zeberion, Udalak lagunduta, baserritar gazte batzuek beste egitasmo bat jarri dute martxan, Maskilu izenekoa. Kontserbak egin nahi dituzte (barazkiak, frutak, perretxikoak..) eta hori lortzeko crowdfunding kanpaina ari dira egiten, potoetan ontziratzeko autoklabea erosi ahal izateko. Ekainean hasi nahi dute saltzen, bertako Iñigo Gallastegik kontatu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasinigogallastegi.mp3 Deskargatu hemen. Ikus Maskiluren […]

Bilboko Bolintxu errekaren inguruan mendi-bide berria ari dira zabaltzen, Ekologistak Martxan taldeko kidea den Ivan Ortuzarrek kontatu digunez. Horretarako lehergailuak ere erabili dituzte babes bereziko gune horretan, Bilboko Udalak baimena eman baitio Cementos Rezola enpresari mendi-bide hori egiteko. Eta horrek, zenbait ondorio ekarri ditu Ortuzarren esanetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasivanortuzar.mp3 Deskargatu hemen

Honatx Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik aipatu dizkigunak: Bakearen Aldeko Konferentziaren kideek agerraldia egingo dute Pariseko Asanblada Nazionalean ekainaren 11an; Baigorriko posta bulegoa Garazira eraman nahiak bazterrak inarrosi ditu; herri txikietako eskolen etorkizunak arranguraturik dauzka gurasoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solaspantzohiriagarai.mp3 Deskargatu hemen