Saioaren lehen zatian Jefferson Airplane hil berri den Paul Kantner gitarra jotzailearen taldea entzun dugu, baita Belako eta Lee “scratch”Perry ere. Bigarren zatian, Pedro Eliasek, Lou Topeten “Kantu bat gutxiago” CDko lau kantu eta haien jatorrizko bertsioak aipatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160211soinugelajefferson.mp3 Deskargatu hemen

Saio honetan animaliak hartu ditugu hizpide eta, haiei buruz mintzatu garen beste zenbaitetan bezala, Juan Ignacio Pérez Iglesias irakaslearen laguntza izan dugu. Oraingoan hotzak eta beroak animaliengan zenbaterainoko eragina duten kontatzera etorri zaigu. Lehen-lehenik, beroa trukatzeko dauden moduez jardun du (eroapena, konbekzioa, erradiazioa eta lurrunketa), eta, horren ostean, homeotermia zer […]