Lee “Scratch”Perry-ren biniloekin hasi dugu saioa. Belakoren disko berriarekin eta Hollywood Vampires diskoarekin eman diogu jarraipena. Bigarren zatian Sonny Stitt, Ringo Starren lan berria, Caetano Veloso eta Manuel Galbanen kantuak izan ditugu entzungai eta mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160218soinugelaleescruchperry.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2016-02-18
Asier Ibaibarraga, Bizkaiko Bertsozale elkartearen burua izan dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren estudioetan gonbidatu. Gure POTTO irratsaiora etorri da Bizkaiko Bertsolaritzak duen osasunaren berri ematen, eta gure POTTO-lagunek aukera probestu dute bertsolaritza hainbat esparrutatik zukutzeko: epaileen lana, gai-jartzaileak, Bizkaiko txapelketa… Ez galdu aukerarik eta entzun, kontu interesgarri asko ditu kontatzeko […]
Material barria!! ZTAH eta TOOth talde gazteak ezagutuko ditugu, udaberrian argia ikusiko duen Itzal Zaunka proiektutik Jexuxmai Lopetegi, Keu Agirretxea, Tania de Soussa…eta Binilo Tenpore tarte retroan, Lin Ton Taun taldearen lehenengo eta binilo bakarra gogoratuko dugu(1993). Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160219artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: 1. Mas Que Nada 2. Bicho Do Mato 3. O Namorado Da Viúva 4. Samba Legal 5. Cinco Minutos 6. Guerreiro Do Rei 7. Os Alquimistas Estâo Chegando 8. Zópe Zópe 9. O Homen Da Gravata Florida 10. Oba, Lá Vem Ela 11. Errare Humanun Est 12. Vendedor […]
Kepa Altonaga biologian doktorea eta zoologian aditua dugu. Baina dibulgatzaile porrokatua ere badugu bera. Darwin geurean izeneko liburuan, esaterako, eboluzioaren teoriaren nondik norakoak azaldu zituen ezin argiago. Hain zuzen ere, liburu horretaz baliaturik, gaurko elkarrizketan Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko eboluzioaz emandako funtsezko gakoak jarri dizkigu agerian, teoriaren bost egitateak […]
Hamabostean behingo ohiturari segida emanez, Hizpidea irratsaioan Aritz Galarraga kazetariarekin jarri gara harremanetan, hamabostaldi honetan Katalunian izandako gertaera nagusiak komentatzeko xedeaz. Bertan argitara ateratzen diren egunkarien irakurketa oinarri harturik, hiru gai nagusi aipatu dizkigu Haritzek: lehenik, Lluis Llach Gasteizko seme kuttuna izendatzeko zegoen egitasmoaren inguruan sortu den polemika eta azkenean […]
