Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan delikadeziaz utzi eta gero: “Gabon Gauean New Yorken jatetxe batean afaltzen bazaude, […]
Eguna: 2016-02-12
Asteburu honetan bi proposamen nagusi izango ditugu: bata Bilbao-Bilbao lasterketa eta bestea Talo Eguna Lasturren (Deba). Ibilbidea egitera Guardiako aintziretaraino joango gar. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (bizkotxoa), liburua (Iñaki Petxarromanen “Kearen Fiordoa”), musika arloa (Liher) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160213zeingouasteburuan.mp3 Deskargatu hemen
Ane Monna etxean gelditu da, triste, atzo eskolan mutilez jantzita zihoala esan ziotelako, bakarrik urdinez joateagatik. Oskolak eta Karramarroik ez dute piperrik ulertzen. Zelan konponduko dute Ane Monnaren arazoa? https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160211gaurezdagoeskolarikkarlotaprintzesa.mp3 Deskargatu hemen
DJ Twist, Eneko Olazabal eta Josu Zabalak saioaren kontrola hartu zutenekoa. Dena bertsioak. Kingston saioa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/eremuzkanpo/eremuzkanpo10kinggstonetikanpo.mp3 Jaisteko sakatu HEMEN
Capítol 22: Per Carnaval, tot s’hi val. Editorialean Carnestoltes jaiaren jatorria eta egutegian duen kokapen aldakorra azaldu eta Desde abajo txotxongilo taldeari elkartasuna adierazi diogu. El calaix de l’absurd atalean gogoratu ditugu aratuste zapatuan Bilboko zazpi kaleetan ikusi genituen mozorroak, eta auzokideen artean mintzagai diren eguneroko kontuez jarduten amaitu dugu. […]
