Bilbo Hiria irratiaren estudioek bisitari berezia izan dute; Kafe Antzokian egindako hitzaldia eta gero, Asierrek eta Erlantzek Jon Maia bahitu dute eta irratira eraman. Bertsolari zumaiarrak “Albaola itsas kultura-faktoriaren ” proiektuen berri eman digu, baita bertsolari-jarduna aztertu ERE. Zelan ez, Josu Zabalaren laguntzarekin ondutako saioan ez da falta izan bertso-agendarako […]

Bizkaia eta Araba artean kokatua dagoen eskualdea dugu Aiaraldea, bere baitan bederatzi udalerri biltzen dituena, Arakaldotik hasi eta Amurrioraino. Euskararen lurraldea izanagatik ere, aspaldi luzean euskara gainbehera dator bertan, erdararen eraginez. Galera hori gelditu nahian eta hiztun berriei babesa eman nahian, Euskararen Kontseilua sortu berri dute bertako 40 elkartek eta […]

Gaurko magazinean, beste askotan legez, osasunaren inguruko gai batez jardun dugu. Hain zuzen ere, antzinako kalkulagailutzat hartu ohi den abakoak garunari loturiko gaixotasunetan daukan erabilera onuragarriaz mintzatu zaigu Lorena Egidazu. Haren hitzetan, abakoak abantaila handiak ditu Alzheimerren gaitzak jota dauden eta burmuina nola edo hala eri daukaten gaixoak tratatzeko orduan. […]