Iñaki Petxarromanek, azken urteotan kazetaritza liburu, erreportaje eta elkarrizketa ugari argitaratu ondoren, oraingoan eleberrira jo du, nobela historikora hain zuzen ere. Benetazko gertakizun historiko bat oinarri hartuta, fikziozkotzat jo daitekeen bere lehenengo lana osatu du BERRIAko kazetariak. Gertakizunok aproposak dira oso horrelako istorio bat osatzeko: Islandiako lur ezezagunak, basatiak, ederrak […]
Hilabetea: otsaila 2016
Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu gurekin, eta oraingoan Whatsappen doakotasuna jarri digu mahai gainean. Dakigunez, Facebookek duela bi urte erosi zuen Whatsapp, inoiz izan den sareko enpresa baten erosketa operaziorik erraldoienean. Horrek ekarri du ordainduzkoa zen berehalako mezularitza APP ezagun hori aurrerantzean doan eskaintzea. Publizitaterik ere ez […]
