Gaurkoan Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun  urrezko kantua, “The English Patient”filmaren soinu bandan ezagutu genuen Márta Sebestyén-en sehaska kantu  bat izan da. Jarraian, Allen Toussaint, Javier Ruibal+Kiko Veneno (live), Elvis+Scotty Moore, Motos, Van Morrison, Ruper Ordorika, Jamaikako Lord Tanamo, Jack White eta Rolling Stones entzuteko parada izan dugu, beste zenbait […]

2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. Topaketak ezagutzeko Marije Etxebarria Steilas sindikatuko kidea izan da […]

Ikusmin handia sortzen dute beti The Jayhawks amerikar taldeak noizean behin Kafe Antzokian egiten dituen kontzertuak. Horregatik, espero zen moduan, sarrerak agortu dira larunbatean Bilbon eskainiko duten emanaldirako. Hala ere, bi sarrera ditugu Bilbo Hirian gure entzule bati emateko. Horretarako galdera erraz bat erantun beharko duzue: Nola du izena Pedro […]