Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu saioan. Lehenengo Iker Lauroba musikari donostiarraren bisita izan dugu. Urtebete da Zeru Tolesgarria diskoa kaleratu zuela, mimo handiz eginiko lana izan zen. Fredi Pelaezekin grabatu zuen, 20 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten. Harkaitz Canoren hitzak dituzte kantak, izan ere, idazlearen eta kantariaren arteko elkarlan estuaren […]
Eguna: 2016-09-20
Kolonbiara begira jarri gara Hizpidea saioan Fakun Aznarez kazetaria izan dugu bidaide, momentu historikoa bizitzen ari da eta horren errepasoa egin dugu. Bi aldeek 2012ko irailaren 4an hasi zituzten elkarrizketak, Habanan. Herrialdeko armadak eta Amerikako gerrilla indartsu eta zaharrenak alde biko eta behin betiko su etena hasi dute udan. Irailaren […]
Manifestazioa deitu dute gaur goizerako Lab eta Ela sindikatuek.3.000 ordezkari baino gehiago bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzaren aurrean. Gehiengo sindikalak salatu du uda aurretik akordio “antidemokratikoa” egin zutela negoziazio kolektiboaren inguruan Jaurlaritzak, Confebask patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. Goizean goiz Hizpidean izan da Txiki Muñoz, haserre agertu da […]
Bizkaiko hiru eskualdeotako hizkerez gramatika, hiztegia eta mapak bildu dituzte. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara. ‘Geure berboak geureak direzelako’ liburua Euskal herriko unibertsitateak argitaratu du. Uribe Kostako euskara homogeneoa da egileen esanetan, 11 herrik osatzen dute eta tartean daude Mungia ondoko Gatika, Laukiz eta Jatabe-Maruri. Leioan, Erandion eta Loiun […]
