Argia astekariak dakartzan gaiak errepasatu ditugu Lander Arbelaitz Kazetariarekin. Itsasoko garraiora begira jarri gara. Zenbaki berrian Koreako Hajin itsas garraio enpresak bizi duen porrotaren inguruko erreportajea landu dute. Kiebra jota hainbat ontzi itsasoan geratu dira. Bestetik Kalamu elkarteen inguruko erreportajea ere egin dute. Urretxuko ACEE-AU elkartean izan dira euren lekukotza […]
Eguna: 2016-09-30
Nafarroako kronika egin digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Egun hauetan ereinozduna ken daitekeen aztertzen ari dira teknikariak, memoria historikoaren legea betearazteko. Ereinozduna 1937an Francisco Franco diktadoreak Nafarroari eman zion San Fernandoko gurutzea da; 36ko gerrara joandako boluntario nafarrek kolpe militarrari emandako babesagatik eta gerran egindakoengatik eman zuen. Aste honetan […]
Euskaraz bizitzeko mahai gainean ditugun arazoen inguruan erreportajea osatu dugu. Zizta euskara taldearen manifestuarekin hasi gara, Gasteizeko Txagorritxu auzoan euskaraz bizitzeko nahiarekin sortutako taldea, euskal herriko hainbat txokotan bezala ozen adierazi nahi dute euskaraz bizi nahi dutela. Euskaraz bizi nahi duten pertsonak direla eta euskaraz bizitzeko determinazioa dutela. Baina aspaldiko […]
Nils Lofgren-en Cry tough urrezko kantuarekin hasi dugu gauko soinugela. The Kinks taldearen Lola kantuarekin jarraitu eta ondoren etorri dira, hil berri den Alan Vegaren Suicide taldea, Residents, Crysty Moore, Art Blakey+Jazz Messengers, William Bell, Jack White, Hollywood Vampires eta Alice Cooper, beste zenbaiten artean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160929_soinugela_alan_vega.mp3 Deskargatu hemen.
Usurbil eta Oñatiren ostean, Ondarroaren txanda heldu da. 2014an berpiztu genuen Argia Eguna, eta hirugarren edizioa Lea-Artibaira eramango dute, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten goiburuarekin. Bihar egun osoan, hainbat ekimen izango dira Ondarroako Itsasaurre plaza. Denerako tartea izango da: jolasa, hausnarketa, musika,solasaldia… Aurreko urteetan bezala, eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu dugu egitaraua. […]
Siria eta Hego Sudan protagonista dituen erakusketa ireki du “Mugarik Gabeko Medikuak” elkarteak Bilboko Areatzan. Gerra sufritzen dutenak ez ahaztea du helburu. Erakusketa berezia da, 3 dimentsiotako betaurrekoen bitartez ikuslea errefuxiatuen kanpamentuan bertan jartzen da, beraz Sirian eta Hego Sudanen bizitzen dutena bizitzeko beste era bat da. Igande arte egongo […]
