Gaurko saioan Maite Larburu musikariaren bisita izan dugu. Neighbor taldeak bigarren lana kaleratu berri du, Hau deiturikoa, 11 kantu berri. Neighbor Maite Larburuk eta Josh Cheathamek osatzen dute. Kantu berriak entzun eta musikaz aritu gara Maiterekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/160928_piperpolis_Neighbor.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2016-09-27
Pasa den asteburuan Bilbon jazotako bi gertakari tamalgarriren berri izan dugu. Lehenik, aste-bukaeran aditzera eman zen diskriminazio kasu bat eman zen Bilboko taberna batean. Ostegun gauean bi emakume taberna batetik irtetera “gonbidatu” zituzten beraien artean musukatzen ari zirelako. Gero, hau salatzeko egin zen protestatik eta ordu batzuetara, bi neska gazte […]
Parlamentua osatzeko hauteskundeak egin zituzten aurreko astean Errusian . Aurreikuspenen arabera, Vladimir Putinen alderdiak, Rusia Unida, irabazi du, 450 eserlekutatik 343 lortu ditu Putinen alderdiak parlamenturako hauteskundeetan. Inoizko parte hartzerik txikiena izan da: %47,84. Sorpresa gutxi izan da Erruasiako hauteskundeetan. Iragarpen guztiak bete dira Errusian egin ziren parlamenturako (Duma) hauteskundeetan. […]
