Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko. Sarrerako entzungai honetan asmo horiek azalduko dizkigu Hektorrek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/160927_Gomutan01.mp3 Deskargatu hemen.

Nondik begiratzen dugu ekonomia? Ze eragina dute ekonomiaren inguruko berriek geure bizitza eta lan baldintzetan ? Erantzun horiek azaltzen saiatuko gara eta horretarako ostegunetan Endika Alabort Amundarain ekonomialari eta EHUko irakaslea batuko zaigu ostegunetan. Gaurkoan sozio-ekonomia zer den azaldu digu. Sozio ekonomian kontutan hartu behar diren aldagaiak aipatu dizkigu. Pobreziaren […]

1936an desagerrarazi zituzten Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuzki ia guztiak atzeman ditu Aranzadik, Gazteluko Legarreko leizean egindako indusketetan. Duela 80 urte desagerrarazi zituzten,  1936ko abuztuaren 30ean. 80 urte geroago, familiak gordetako memoriak, Jose Mari Esparza historialariaren ikerketak eta Aranzadi zientzia elkartearen lanak leizetik egia azaleratzea lortu dute. […]