Argia astekariko erredakziotik Lander Arbelaitz kazetariak astekariak dakarrenaren berri eman digu. Aste honetan hizkuntza eskubideen protokoloa ekarri dute azalera, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren bultzatzaileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua eta Kontseilua dira. Protokoloa ez dute paper hutsean geratzeko landu, etorkizunerako tresna izatea da nahia. Gizarte eragileek proposatu dituzte protokoloaren nondik-norakoak, […]

Mallabiko kantariak plazaratu berri duen lana izan du hizpide Rafa Ruedak. Kantariaren lanak 13 abesti biltzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azken urteetan euskal musikak izan duen fenomenorik  nabarmena dela aipatu digu. Kantu naturalak dira Izarok lehen disko honetan bildu dituenak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161021rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.

Nafarroako kronika euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetariak egin digu. Aste honetako politikari begirada panoramikoa egin digu eta lasaitasuna izan da aste osoan zehar, aldaketaren gobernuek egoera kontrolpean duela edo hori ematen duela kontatu digu Mikelek. Aurrekontuen aurreproiektua onartu du Nafarroako Gobernu kontseiluak. Ondorioa: gizarte gastuak indartuko dira, 100 eurotik 56 […]

Altsasuko egoera bertatik bertara ezagutzeko asmoz Iñaki batu zaigu Hizpidea magazinera, bertako bizilagunak  bizi duten egoera kontatu digu. Herrian kezka da nagusi, liskarra duela aste bete izan zen eta giroa herrian baretu da, baina harrituta eta nazkatuta  daude hedabideek eman dioten trataerarekin, izandako kutsadura mediatukoa salatu du.  Urteak daramatzate indarkeria […]