Bilbo Hiria irratiak ikasturte berriko programazioa aurkeztuko du bihar Kafe Antzokian, zuzeneko saio baten bidez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Bertan programazioaren xehetasunak emateaz gain saioetako protagonistak izango dira. Biharko saio berezian gure saioetako protagonistak eta kolaboratzaileak egongo dira, besteak beste, Artayorran, Berbaz, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Kingston Hiria, Piperpolis, […]
Eguna: 2016-10-17
Sergi Enrich eta Andoni Luna Eibarko futbol taldeko jokalarien bideo sexuala dela eta hedabideak emandako trataera aztertu dugu Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin. Lerroburuak aztertzeaz gain futbolarien prentsa oharra ere aztertu du eta irain arrazista eta matxistak erabili dituztela azaldu digu. Bestetik gogora ekarri dizkigu horrelako beste kasu batzuk. […]
Uribe kostako albisteen errepasoa egin dugu Hiruka komunikazio taldeko Irantzu Sagarminagarekin batera. Batetik ArgIHIzkiak erakusketa aurkeztu digu. Argazkiak eta testu laburrak biltzen dituen lehiaketako irabazleak jakinda erakusketa antolatu dute. Aurreko asteburuen ireki zituen ateak eta asko izan ziren bertara hurbildutakoak. Bestetik Homofobiaren kontrako elkarretaratzea egingo dute bihar Getxoko epaitegietan. Duela […]
Duela 12 urte egin zen Euskal Kazetaritzaren Nazioarteko I. Kongresuari jarraibidea eman nahi zaio. Euskarazko Komunikazioaren esparruan diharduten eragile eta protagonista ugari bilduko da biltzar honetan hiru egunez, urriaren 20an eta 21ean eta 22an. Egitarau zabala atondu da: lehen bi egunetan, Leioan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean bilduko dira […]
