Bertsolaritza eta txapelketa-mundua; horixe da bertsoaren pizgarrietako bat. Zeinek jantziko txapela? Bada, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseak aurrera darrai eta, jada hiru saio jokatuta, hiru bertsolarik lortu dute zuzenean finalerdietarako txartela: Miren Amurizak, Mungian; Eneko Abasolo “Abarkas”ek, Sestaon eta, Igorren, Beñat Ugartxeak. Gaurko Potto saioan Sestaoko eta Igorreko saioak aletu […]

Merkurio eta Lurraren artean kokaturik dagoela, Artizarra gurearen planeta haurridea dela esan izan dute zientzialariek, zenbait ezaugarritan antzekotasun nabariak dituztelako, nahiz eta beste askotan zeharo ezberdinak diren. Adibidez, berotegi efektu handi eta luze baten ondorioz, bertako atmosfera jasanezina bilakatu da, benetako infernua, nolabait esan. Gaurko irratsaioan, Artizarra hobeto ezagutze aldera, […]

 Gure Platera gure aukera ekimena hezkuntza-komunitate, lehen sektore eta gizartetik sortu den eskaera bati erantzuteko jaiotako plataforma da,  egungo eskola-jantokien eredua aldatzeko nahia. 2000 urteko araudi batek “kudeaketa zuzena” izeneko eredu bakar baten bidez kudeatzera derrigortzen ditu EAEko ikastetxe publikoetako jantoki guztiak. Catering enpresa batek kudeatzen ditu jantokiak, eta poliki-poliki […]