Super Mario Run izan den fenomenoa eta bere ondorioak Nintendo enpresan aztertzen hasten gara saio hau, non adierazpen eskubidearen eta Internetaren arteko harremanari buruz hitz egingo dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean207.mp3 Deskargatu hemen.

 Hiruka komunikazio taldearekin bat egin dugu, eta eskualdeko albisteen berri ekarri digu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Abendua Hiruka astekariak ale berezia argitaratu du. Oles etorri dira ale berezian eta neguko kontuak ekarri dizkigute. Eskualdeko dendarien eskaintzei ere erreparatu diete eta eskualdeko bertsolarien bertsoak ere bildu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161219-irantzusagarminaga.mp3 Deskargatu hemen.

Harresiak Apurtuz Etorkinen aldeko Euskadiko Gobernu Kanpoko Erakundeen Koordinakundea da, 1997an sortua zen Bilbon. Harresiak apurtuz-ek pertsona guztiek, euren jatorria, sexu, arraza edo egoera soziala dena delakoa ere, zuzen eta bakean bizitzeko aukera emango dien gizarte batean aukera eta eskubide berdinak izan ditzaten lan egiten du. Bihar herri ekimena burutuko […]

Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.  Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]