Xamurrrago datoz eibartarrak euren 13. lanarekin, “Maitasunari pasioa” (Jo ta Ke,2016). Bilbo Hiria Irratira etorri dira Xabi Bastida eta Aitor Gorosabel aizkolariak berbetarako… 13 lan eta ia 30 urte errepidean! Heavy Metal!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161209_artayorran257_sutagar.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2016-12-12
Abenduaren 13tik 15era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean Politikaldia Nazio Estrategian izeneko jardunaldiak. Orreaga elkarteak antolatu ditu, UEUren laguntzarekin. “Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helarazteko asmoz”. “Politikak duen garrantziaz eta zentraltasuna” ohartuta antolatu ditu Orreaga taldeak. Jardunaldien helburua: “Geure menderakuntza […]
Egun bezala, garai batean ere baziren euskararekiko interesa eta lilura erakutsi zuten euskaltzaleak. Nafarroan 1925ean sortutako taldea izan zen Euskeraren Adiskideak, Primo de Riveraren diktadura garaian. Kultura munduko jende nabarmenak ziren, eta herriz herri euskararen erabileraren inguruan ibili ziren galdezka. Euskarazko literatura lehiaketak antolatu zituen talde honek, baina bigarren errepublikaren […]
Sanferminetako talde-bortxaketak hedabideetan izan zuen isla argitzeko Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin bat egin dugu. Uztaileko gertakarian, hedabideek bortxaketari «gogoz kontrako harreman sexuala» esan zioten, sexua eta sexu indarkeria berdinduz. Sexua hainbat pertsonaren artean gorputzarekin izandako plazera da. Sexu indarkeria, ordea, norbaiti eraso egitea edo norbait menderatzea da, sexu […]
Bihar abiatuko dute epaiketa, Gasteizen, eta bederatzi eta 12 hilabeteko espetxe zigor eskaerei egin beharko diete aurre. Akusatuen aulkian eseriko diren gazteak iazko maiatzaren 18an Alaia Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteak atxilotu zituzten herri harresian parte hartu zutelako. Gasteizko harresiak jakinarazi duenez, desobedientzia egitea leporatzen die Fiskaltzak. Izaskun […]
