Gogoetaren plaza beste urte batez euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko tokia izan da. Atzo arratsaldean Andrazkoa plazan izenburupean lau emakume agertu ziren oholtzan: Iratxe Retolaza literatura kritikaria, Bego Montorio itzultzailea, Ane Labaka bertsolaria eta Olatz Beobide aktorea. Emakumeek zineman, literaturan, bertsolaritzan eta itzulpengintzan bizi duten egoera aztertu zuten. Lehenik […]
Eguna: 2016-12-06
Fermin Etxegoienek gidatuta, solasaldia egin dute azokako azken egunean Harkaitz Canok eta Lara Izagirrek. Sorkuntza prozesuaren eta sortzaileen jardunaz, arazoez eta nahiez aritu ziren atzoko saioan. Bi zatitan jarri ditugu, hurrenez hurren, Etxegoienen, Canoren eta Izagirreren solasaldi osteko esanak eta solasaldia bera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-Fermin-Harkaitz-Lara.mp3 Deskargatu hemen. Solasaldia entzuteko: https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-solasaldia.mp3 Deskargatu hemen.
1963an bi suediar dokumentalista Euskal Herrira etorri eta Suediako SVT telebista katearentzat euskal kulturari buruzko bi dokumental grabatu zituzten. Argibel Eubak ustekabean topatu zituen dokumental hauek, berauek eskuratu eta, EHUko Mikel Laboa katedrarekin, ikerketari ekin zion. Ikerketa horren emaitza dira Durangoko Azokan EHUk aurkeztu duen Basker DVDa, dokumentala bere baitan […]
Iaz, Agustin Zubikarai beka irabazi zuen Miren Gorrotxategik, eta aurten argitaratu du “33 Ezkil” eleberria. Baserri giroko Thriller bat dugu, misterioz betea. Thriller generoko nobela bada ere, baditu beste hainbat gai, horien artean baserri eta hiri giroaren arteko gatazka, belaunaldi ezberdinen arteko talka, bikote harremanen gorabeherak, anai-arreben arteko gorroto eta […]
Durangoko Azokako Kabi@ gunean Jon Turrillas abokatu eta teknologia berrien adituaren hitzaldia izan da. Sare sozialen arriskuez mintzatu da. Internetera igotzen den guztia betirako geratzen da, horregatik, sare sozialak erabiltzerako orduan, gure argazki edo lagun arteko momentu bat igotzean, bi aldiz pentsatu beharra dagoela ekarri digu gogora. Bestetik kasu ezberdinak […]
