Urteroko egun berezi bat izaten da San Tomas eguna eta horren jarraipena egingo dugu. Bilbo Hiria irratiak San Tomasetik zuzeneko saioa egingo du, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Bertatik bertara giroa biziko dugu. Aretza eta Plaza Barria euskal herriko azoka nagusi bilakatuko dira, 282 saltoki ipiniko dituzte, barazkiak, frutak, gazta, txakolina, sagardoa […]
Eguna: 2016-12-20
Bilbo eta bertsolaritzaren arteko harreman zaharra eta emankorra izan da. Gainbegiratua bota diogu, Erdi Aroan hasi eta gaur egun arte. Kopla zaharrak, bertso-paperak, emakume eta gizon bertsolariak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161220_gomutan_07.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoko bigarren saioan Gema Lasarte Ehuko irakaslea eta ikerlaria izan da. Emakumea objektu izatetik objektua sortzerako bidea, izan da hitzaldiaren nondik norakoa. Gema Lasartek 1979tik 2009ra bitartean emakumeek idatzitako 27 eleberritako pertsonaia protagonista femeninoak aztertu ditu doktore tesi batean, generoaren gaineko diskurtsoak analizatuz. Pertsonaia protagonista femeninoen […]
Maputxe herriaren inguruko albisteak ekarri dizkigu Fakun Aznarez kazetariak. Gutxitan izaten dugu ohiko komunikabideetan herri hauen berririk. Azken asteetan herri honen kontrako sarekada handia izan da, hainbat atxilotuekin tartean. Gainera Argentinako azken berriak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161220_hizpidea_fakun.mp3 Deskargatu hemen.
Herritar dinamikak 2019ra arteko bide orria aurkeztu du, Iruñean. Urte hauetan Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen eta ariketaren eztabaida publikoa zabaltzea nahi du. Datozen urteetako bidea lau ildotan ardaztu nahi duela jakinarazi du: galdeketetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko itunean, herri mobilizazioan eta elkarlanean. Galdeketak dagoeneko hasi dira herri txikietan eta helburua hiriburuetara […]
