Frantziatik ekarri ditugu Dominique A eta Coralie Clement, bakoitzak bere eskaintza pertsonalarekin. Barbara Morgenstern alemaniarra, Elliott Smith estatubatuarra eta Fionn Regan irlandarra ere gurekin egongo dira, baita Texaseko South San Gabriel ere, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170426musibla-0012.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-05-09
Aste honetan, Whatsapp-ek izan dituen arazoez aparte, Google eta Amazon enpresek dituzten gatazkak komentatu eta YouTubeko VOD estrategia berria azaldu dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean222.mp3 Deskargatu hemen.
Nazioartera begira jarri gara gaurko Hizpide magazinean, hamabostean behi batu egiten zaigu Fakun Aznarez kazetaria. Venezuelako gatazkari begiratzeko prisma ezberdinak edo desenfokatuak daude eta horiek aztertu ditugu. Albisteak emateko terminologia ere aztertu dugu, “oposizio baketsua” edo “protesta baketsua” bezalako terminoak erabiltzen ari dira. Bukatzeko Argentinan Macriren gobernuak bultzatutako “2X1” lege […]
Duela aste batzuk Berbaroa ekimena ezagutu genuen Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Apirilaren I-bilerak lehenengo urratsak egiten zituen Iparraldean (Berbarorako i-bilerak, #BiBilerak) . Eragile anitzekin elkartu eta haietako bakoitzak aukeratutako bazterretan gidatutako ibilalditxoetan “i-bilduko” dira proiektua zabaltzen eta bisitakoaren […]
Martxoan Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten Arrasaten, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta. Taldeak gogoeta egin du azken hilabeteotan, hamarkadatako lana etorkizunera eramateko. Horiek izan ditugu hizpidea Azaitze Gartziarekin. Gogoeta horietatik atera da “Euskal herria euskaldunari ateak ireki” dokumentua. Euskara agendaren erdigunera ekartzeko helburua du Euskal Herrian euskaraz elkarteak eta horretarako […]
Bukatzear dago ikasturtea eta gaur Bilboko ikastetxeetako bertso ikasleak kantuan arituko dira Kafe Antzokian, eskolatik oholtzara bertsotan ekimena izango da. Irati Erkizia Bizkaiko bertsozale elkarteko irakasleak eman digu gaurko ekitaldiaren berri. Ekimenaren helburu nagusia Bertsolaritza gelatik ateratzea da, eta ikasleak plazan kantatzea. Gaur seigarren mailako bi ikastetxeko lagunak arituko dira […]
