Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten 22. Edizioa izango da. Ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 2an, Lekorneko Garro gazteluaren inguruko zelaietan ospatuko da. Gaurkoan Jon Irazabal izan da gurean jaialdiaren filosofia eta helburuen inguruan berba egin dugu. Baina EHZn dena ez da musika, eta aurten ere gogoetari tarte zabala egingo diote. […]
Eguna: 2017-05-31
Durangoko Atara Zarata antzerki taldeak ,ostiralean Bilboko Pabiloi 6an “Eingo al deu’” antzezpen berria aurkeztuko du. Kepa Gallegoren testuan oinarritutako antzezlana da. Euskal sexualitatea aitzakia hartuta, bidaia ludiko sexual batera gonbidatzen gaitu obrak. Egia ote da kontatu diguten guztia? Egia al da euskaldunok ez dugula egiten? Zer da aurreiritzi eta […]
Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia ospatuko da, ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. Goizean eskolarteko finalak idatzizkoa eta bat-batekoa eta arratsaldean taldekako finala. Bazkaria, txosna, erromeria…Jone Narbaizak ekarri dizkigu eguneko xehetasunak. Jai honekin Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea […]
25 urte musikan murgilduta eta indar berrituta heltzen dira berriro ere Balerdi balerdi taldeko kideak. Disko berria aurkezten dabiltza Galtzen ikasteko metodo. Gaurkoan Toño Muro izan da Piperpolis saioan. 2000. urtean berriro jarri zuten arte taldea martxan Murok eta Sergio Ibarrola Zara bateria jotzaileak. Karlos Ortiz baxu jotzailearen laguntzarekin, Hegoko […]
