Abesti honi hasieran Walpurgis deitzeko asmoa zuten Black Sabbath taldekoek, meza beltz moduko esanahia duen zeremonia satanikoa, alegia. Diskoetxeak, hala ere, 1970eko Paranoid diskoan sartzeko izen satanikoegia iritzi zion eta War Pigs bihurtu zuten. Aldaketak, hala ere, gaizki ulertua ekarri zuen, askok Vietnameko gerraren aurkako aldarri moduan interpretatu baitzuten abestia. […]
Eguna: 2017-05-10
Gure Esku Dago ekinbideak mobilizaziora deitu du datorren ekainaren 10erako. Erabakitzeko eskubidearen arloan urrats berriak emateko, galdera ikur erraldoi bat irudikatzeko deia egin dute. Ekainaren 10ean izango da zita, eta Bilboko Euskadi plazatik Plaza eliptikora arteko tartean mosaiko erraldoi bat irudikatzea izango da asmoa. Mobilizazio horren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko […]
Gaurko saioan Ana Malagonen bisita izan dugu, argitaratu berri duen “Gelditu zaitezte gurekin” nobelaz berba egin dugu. Mikroipuinez osaturiko liburua plazaratu zuen duela urte batzuk “ Lasai, ez da ezer gertatzen” 162 mikroipuinez zipriztindu gintuen Ana Malagonek, orain ipuinak ere bildu ditu “Gelditu zaitezte gurekin” izenburua duen liburuan. Era askotakoak […]
Gaur hasi da IkerGazte kongresua Iruñean, bat egin dugu kongresuarekin Idoia Torregarai UEUko komunikazioa arduraduna batu zaigu saioan. Udako Euskal Unibertsitateak IkerGazte Nazioarteko ikerketa kongresua euskaraz kongresua antolatu du bigarren urtez. Helburu argia dute, ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu eta beraien arteko ezagutza sustatu. 180 ikertzaile batuko dira hiru egunetan, orotara […]
