Gaurko saioan Libertimendua zer den ezagutu dugu Jaime Valverderen eskutik. Inaute igandetan Baxe Nafarroan ospatu ohi da Libertimendua. Dirudienez 80ko hamarkadara arte egiten zen; ondoren, Atton Lukuren ekimenez berriz egiten hasi zen 1996an. Santibate eguna: neguaren errituala, iluntzean, xerriki eske, festa, kanta, etab. Libertimendua udaberriaren errituala da, zirtzilen jokoa, bertsolariak […]

Lander Arbelaitz batu zaigu saiora eta Argia astekariak aste honetan dakarrenaren berri eman digu. Honakoak aipatuko ditu: Urko Apaolazak LABeko idazkari nagusigai Garbiñe Aranbururi egindako elkarrizketa; euskal hiriburuetako haurrek tokiko animaliez duten ezagutzari buruzko erreportajea; eta Ana Malagon idazleari Danele Sarriugartek eginiko elkarrizketa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170519_IBALanderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.