Ezaguna da 1934ko urriko matxinada baina oharkabean igaro ohi da urte hartan bertan Hego Euskal Herrian piztu zen “Ardoaren gerra”. Haren ondorioz zazpi alkate eta zinegotzi kargutik kendu, sedizio salaketaz auzipetu eta zigortu zituzten. Eta orduko hartan Bilbo nabarmendu zen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171002_Gomutan28.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-09-29
Haceria Arteak elkartearen Bilboko ZAWP Zorrotzaurre Art Work in Progress pabiloiak kudeatzen dituzte. Bertan sortzaileak eta ekintzaileak dabiltza. Gaurko saioan egiten dutena ezagutzeko asmoz bertan murgildu gara. Zorrotzaurre Art Work in Progress, ZAWP, 2008an hACERIA arteak elkarte kullturaletik 1997an jaio zen mugimendua da, Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera auzoan, hirigintza prozesuaren […]
Domekan, urriaren 1ean, egun garrantzitsua dute Katalunian. Espainiak poliziaz bete ditu kaleak (mossoak barne). Horregatik guk gaurko urrezko kantu legez Eskorbutoren Mucha policia, poca diversión aukeratu dugu. Kataluniagaz jarraituz, Lluis Llach-ek (gaur egun politikaria eta burges hutsa denak) egin zuen L’estaca ospetsua. Egun, ikur handia da kantu hau. Zuzenean 1976an […]
Lander Arbelaitz erredaktorearen eskutik Argia astekariaren aste honetako alean bildutakoaren errepasoa jaso dugu. Honakoak aipatuko ditu: Gabriel Rufian ERCko politikariari eginiko elkarrizketa , Politikari gutxik jaso ditu horrenbeste txalo eta irain hain denbora laburrean. Bilorik ez diozu ahoan aurkituko, salbuespenezko garaiotan, Espainiako politika astindu duen outsider katalan honi. Esquerra Republicana de […]
Bihar larunbata, hilak 30, mobilizazioak deitu dira Europako hainbat hiritan. Irailaren 26n amaitu zen Europar Batasunak ezarri zuen epea Europara datozen errefuxiatuei harrera duina emateko. Pertsona horiek ihes egiten dute hainbat gauzengatik; pobrezia, enpresa transnazionalen praktikak, gerrak, klima-aldaketa, merkatu- eta inbertsio-akordioak, indarkeria matxista, jazarpen politikoa… Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Moyua […]
