Zer ondo gelditu zaigun gaurko aukeraketa! Land of Talk Quebectarrak entzuten hasi gara. Ondoren, Dr. Dog, Pennsylvaniatik, Beck (Loser kantuarekin),  Charly Bliss laukote brooklyndarra, Roger Waters (Pink Floyd), Jim James (My Morning Jacket), Seafret ingelesak… Zoragarriak. Bukatzeko Omar Souleymanen soinu hipnotikoak Siriatik. Disfrutatu! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170620musibla-019.mp3 Deskargatu hemen.    

Gaurkoan Onintza Enbeita batu zaigu saiora, emakumeek bertsoen munduan izan duen rolaren inguruan berba aritu da Kafe Antzokian. Gaur egun ikusgarritasun eta parte-hartze maila handiagoa lortu dute bertsolariak, bertso eskoletako lehenengo belaunaldia izan ziren, denborarekin kontziente izan dira bizi izan dutena. Emakume bertsolariek jabetze edo boteretzea indartzeko lan handia egin […]

Gorabide elkarteak ezgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko lan egiten du eta bere 55. urteurrena ospatu berri du. Aurreko astean Bizkaia plazan aterkiak irekita egindako “guardasolada” sinbolikoan erakundeetako ordezkari, elkarteko langile, ezgaitasun intelektuala duten pertsona eta hauen familietako ugari bildu dira, gizartean baldintza berdinetan integra daitezen aldarrikatzeko. Gaurko saioan elkartea hobeto […]

Asier Garcia euskal presoaren bikotekideak joan den larunbatean izandako istripuaren ostean, senideek asteburuoro “erruleta errusiarrean” jokatzen ari direla kritikatu du. Aurten zortzigarren  ezbehar izan dituzte euskal presoen senideek errepidean. Azkena pasa den  asteburuan gertatu zen. Asier Garcia Justoren bikotekideak Bejar inguruan istripua izan zuen. Salamancatik 70 kilometrora dagoen errepidean, bi […]

” Obabakoak” Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako ekoizpen lan propio nagusia urriaren 18tik 21era bitartean estreinatuko da euskaraz, bi emanaldi eskainiz goizez eta hiru arratsaldez. Entseguetan murgildu gara eta Eneko Sagardoy, Ainhoa Etxebarria eta Miren Gaztañagarekin berba egin dugu. Arriagan ondoren, obra Bartzelonako Teatre Lliurera joango da, euskarazko bertsioaren 5 emanaldi […]

Batzuk joan eta besteak etorri. Tartean negarrak eta barreak, agurrak eta ongietorriak. Emozio gazi-gozoak izan ziren maleten bueltan: batzuek oporrei eta lagunei agur esan zieten, eta besteek, familiari. Gehienak, triste atzean utzitakoagatik, baina pozik heltzear dagoenagatik. Ikasturte berriarekin, asmo berriak ere hemen dira, Ikasturteko agenda gizen-gizenari aurre egingo diogu, baina […]